Ainara LeGardon-ek MUSIKARIEN EREMU LEGALA-ri buruzko MASTER CLASS bat emango du, datorren uztailak 12 an, goizeko 9:00 etatik 14:30 etara,Bilbao Centro-ko egoitzan, Indautxu kalea 1. BILBON.
Ainara LeGardonek 20 urte baino gehiago daramatza musikagintzan. Musika industrian aditua da, musikari, ekoizle eta eragile moduan.
Master Class-ean azalduko diren edukiak, besteak beste.
– Jabetza intelektuala
– Egile- eskubideen kudeaketa
– Lizentzia libreak, bideratze legalak eta abar…
Informazio gehiago jasotzeko:
www.legardon.net
Etortzekotan bazara jarri harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatziz.
m.miranda@musikari.com
* OHARRA: Master Class hau gaztelaniaz izango da.