EKAINAK 21 – MUSIKAREN EGUNA. Jardunaldi sektoriala.
Euskadiko Soinuak – Bilbo
Junto con los representantes de las asociaciones, participaron en la rueda de prensa, Joxean Muñoz, viceconsejero de Cultura, Juventud y Deporte del Gobierno Vasco y Clara Montero, directora de Promoción de la Cultura del Gobierno Vasco.
Durante la Jornada de Encuentro, participaron representantes de las asociaciones: MIE (Euskadiko Musika Industriaren Elkartea), MUSIKARI Elkartea, MEE (Musika Ekoizleen Elkartea), y KULTURA LIVE (Asociación de salas de música de Euskadi y Navarra).
http://www.euskadi.net/r33-2734/es/contenidos/noticia/gv_sectormusical_2013/es_berria/berria.html
Manifestua. ADI GURE MUSIKARI!
Rikardo Arregi Diaz de Heredia
Idazlea naizen aldetik inbidia izan diet beti musikariei: nik esanahi zehatz eta mugatuak dituzten hitzekin lan egin behar dut; musikariek, aldiz, erabiltzen dituzten lanabesak, soinuak, notak esanahi finkorik gabeak dira, denbora dute lagun, eta gure gorputzetan sartzen dira esanahiak hamaika aldiz biderkatzeko. Horregatik, musika entzuten dudanean, musika zuzenean entzuten dudan bakoitzean, fisikak eta musikariek elkarrekin eraikitzen duten mirari baten partaide sentizen naiz, eta aho zabalik geratu, hitzik gabe.
Musika zuzenean entzun, aurrean izan musikariak. Ez dago plazer handiagorik: une horretan bertan dagoen tentsio eta indarraz gozatzea paregabea da. Plazer hori hementxe dugu, inguruan, zuhaitzak edo errepideak bezala, eskura dugu etxetik atera eta berehala. Guztiok dugu gure gustuko musikaren bat zain, gure inguruan, gure ondoan, hementxe bertan, oraintxe bertan, hamaika musikari dugulako, hemen eta orain, prest musikaren miraria behin eta berriro hedatzeko guretzat.
Gauza bat behar dute bakarrik hemego musikariek, gauza bakar bat eskatzen digute: gure gorputzak, gure belarriak. Ez da asko. Horren truke hemengo musikariek aire garbiago bat oparitzen digute arnasa hartzeko, aukera bat ederrago pentsatu, sentitu eta gozatzeko. Edertasuna oparitzen digute, bizitza biziago bat. Gure musikariek gizakiago izateko bidea eskaintzen digute eskuzabal.
Merkatuaren gorabeheren gainetik kultura jartzea, eta musika kulturaren osagai garrantzizkoa da, ezinbestekoa dugu bizitzeko. Gure musikariek egiten diguten musikarik gabe bizi izango bagina, bizitza zital eta miserablea izango litzateke gurea. Askoz hobe, beraz, gure musikari adi egotea.