Fakturazio zerbitzua erabiltzeko MUSIKARI-ko bazkidea izan behar da urteko 60€tako kuota ordainduz. Fakturazio zerbitzua behar adina aldiz erabili daiteke eta ez dauka inolako kostu gehigarririk.
Bai. Fakturazio zerbitzua musika talde batek erabili dezake kideak, Musikariko bazkideak badira.
Musikari bulegoarekin harremanetan jarri eta faktura eskaera bete non zenbatekoa, aktuazio eguna eta kontratatzen zaituen enpresaren datuak jarri behar diren.
Ez. Fakturak aldez aurretik eskatu behar dira.
Bai. Zuri dagokizun Lanbideko bulegoan abisatu behar duzu, beraiek esango dizutelako ze dokumentazio behar duzun, lan egun hori langabezitik deskontatzeko.
Atzerrian ekitaldiren bat emango duen musikariak ondorengo informazio helarazi behar dio MUSIKARI-ri aste bat lehenago gutxienez, Gizarte Segurantzak eskatzen duen E101 orria kudatzeko denbora izan dezagun, emanaldia izango den herrialdeko Gizarte Segurantza eta hemengoa baliozkotzeko.