‘Kultura Sustatzeko eta banatzeko’ dirulaguntzen deialdia argitaratu da EHAAn, besteak beste, musikaren sektoreari zuzendutakoa. Deialdiak zuzeneko musika-proiektuen promozioa eta salmenta sustatzea du helburu eta horretan interesa izan lezaketen pertsona edo entitateen profilaren arabera, bi atal desberdinetan egituratu da: _Proiektu unitarioak (autogestioa). _Enpresa-proiektuak (management enpresak). • Eskabideak aurkezteko epea: ekainaren 26tik uztailaren 27ra bitartean. Informazio gehiago […]
Berriak
Emakume musikarien egoerari buruzko hitzaldia Donostian
“Emakumeak musikan: hausnarketa eta proposamenak” izenburupean, Ainara LeGardonek hitzaldia eskainiko du maiatzaren 18an, 19:00etan, Donostiako Kaxilda liburudendan. Hitzordua doakoa eta irekia izango da, edukiera bete arte. Aukera paregabea izango da bertatik bertara ezagutzeko emakumeek musika arloan duten egungo egoera eta hura hobetzeko egon daitezkeen proposamenak Ainara LeGardon (Bilbo, 1976), 25 urte baino gehiagoko esperientzia duen […]
Formakuntza: zuzeneko ekitaldien fakturazioa eta kontratazioa
Myriam Mirandak eskainiko du maiatzaren 20an, Donostiako Tabakaleran. Myriam Mirandak, Musikariko koordinatzaileak, Artistaren Estatutuaren azken neurriek zuzeneko ekitaldien fakturazioan eta kontratazioan nola eragin duten azalduko du maiatzaren 20an. Doako hitzordua Tabakalerako geletan izango da, 4. solairuan, goizeko 10:30ean. Ez galdu!
Artistaren Estatutuaren inguruko azken neurriak
Musikari elkartearen balorazioa (ELD 1/2023 urtarrilak 10) Ministroen Kontseiluak sektore artistikoari zuzenean eragiten dioten hainbat neurri onartu zituen atzo: Erabaki honen aurrean, Musikari Elkartetik honako hau adierazi nahi dugu: Euskal Herriko Musikarien Elkarteak urteak daramatza Artistaren Estatutuaren garatzearen alde lanean, eta, beraz, uste dugu erabaki hori gehiegi atzeratu dela denboran. Unión de Músicos elkarteko kide bezala oso gertutik bizi izan […]
Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+ topaketak
Azaroaren 24 eta 25ean, LGTBIQ+ kolektiboak musikaren sektorean duen egoerari buruzko topaketa bat antolatuko du Musika Bulegoak. Topaketa hauetan, LGTBIQ+ pertsonek musikan eta bereziki, euskal panoraman duten ordezkagarritasunari buruzko alderdiak landuko dira. Hausnartuko diren gaien artean: musika- sorkuntza ekimenak, LGTBIQ+ zirkuituak, ibilbide profesionala garatzeko erronkak, musika-industrian duten presentzia, zentsura eta (auto)zentsura, gune seguruak, eta abar. […]
HITZALDIA: “Emakumeak musikan: egoeraren inguruko hausnarketa eta proposamenak”
Hitzaldi honen bitartez, Ainara LeGardonek emakume sortzaileek musikaren arloan duten egoeraren diagnostikoa egingo du, eta beraien lanaren inguruan hausnarketa bat egingo da. Gainera emakume sortzaileen lana ikustarazteko proposamenak aztertuko dira. Hitzaldiaren ondoren, bertaratzen diren pertsonekin solasaldia izango da. Ainara LeGardon (Bilbo, 1976), 25 urte baino gehiagoko esperientzia duen artista autokudeatua da. Rockaren, inprobisazioaren eta musika […]
Musikarik bere irudi berria aurkeztu du
Euskal Herriko musikarien elkarteak sektore honek gizartearen aurrean bizi duen egoeraren bozgorailu nagusia izaten jarraitu nahi du Musikari, Euskal Herriko musikarien elkarteak, orain arte izan duen irudi korporatiboa goitik behera aldatu du eta gaur aurkeztu du bere marka berria. Irudia, Elkarteak transmititu nahi dituen balioen arabera sortu da eta Myriam Myranda koordinatzailearen hitzetan, “irudi freskoa, […]
Abuztua online!
Kaixo abuztua!! Hilabete honetan Musikarin online arituko gara. Beraz, ondorengo bi gai hauen inguruan zalantzaren bat izanez gero edo informazio gehiago nahi baduzue, email bat idatzi eta ahal dugun bezain laster erantzungo dizuegu: Bazkidetzeko inguruko informazioa: info@musikari.com. Fakturazioaren inguruko infoa: facturas@musikari.com Eta, noski, gure webgunean ere zuen intereseko informazioa topatuko duzue: musikari.com
Harremanetarako telefono berria
Musikari-n harremanetarako telefonoa aldatu dugu, eta orain +34 747 428 691 telefonora dei diezagukezue, edozein kontsulta egiteko edo zalantzak argitzeko. Ohiko beste harreman-bideak mantentzen ditugu. – Gure harremanetarako formularioaren bidez. – Info@musikari.com gure posta elektronikoaren bidez. Zure esanetara gaude!
Unión de Músicos elkartearen urteko ikerketak agerian utzi du musikako profesionalen eta sektorearen egoera kritikoa
Joan den maiatzaren 4an, “Musikarien egoera profesionala eta lan egoera Espainian” izeneko urteko azterketaren emaitzen aurkezpenean izan ginen. Unión de Músicos elkarteak eta Eva Moraga abokatuak SGAEren eta AIEren laguntzarekin egindako dokumentuak, agerian utzi du sektore profesional prekarizatu baten egoera kezkagarria, diru-sarrera txikiak eta legezko kontrataziorako zailtasun handiak dituena, besteak beste. Zehazki, hauek izan ziren […]
Musikari sareetan!
Zuekin guztiekin harreman zuzenagoa izateko asmoz, gure komunikazioa indartzea eta horretarako erabiltzen ditugun bideak zabaltzea erabaki dugu.
Eva Moraga abokatuak Artistaren Estatutuaren inguruko punto nagusienak landuko ditu
Eva Moraga abokatuak Artistaren Estatutuaren inguruko punto nagusienak landuko ditu: egungo egoera, aldarrikapen nagusiak, egutegia eta abar.