MUSIKARI elkarteak bere bazkideei eskeintzen dizkien zerbitzuak hobetzeko asmoz
“ MUSIKARIEI ZUZENDUTAKO AHOLKULARITZA LEGALA“ martxan dagoela jakinarazi nahi dizuegu.
Zerbitzu honetan kontsultatu eta argitu ditzakezuen gaiak, ondorengoak izan daitezke, besteak beste:
- Lan kontratuen kudeaketa; kontratu motak, betebeharrak eta eskubideak.
- Jabetza Intelektuala; egile eskubideak, gaur egungo egile eskubideak gestionantzen dituzten entitateen funtzionamendua, beste kudeaketa ereduak.
- Proiektu artistikoen promozioa; komunikazioa eta ezagutzera emateko baliabideak.
Zerbitzu hau, Jabetza Intelektualean eta Egile Eskubiden kudeaketan aditua denAinara LeGardon-en eskutik eskeiniko du Musikarik. Ainarak 20 urteko esperientzia du musika alorrean, musikari eta musikagile bezala baina alor tekniko eta eremu legalean ere urte asko daramatza formatzen. 2009.urtean Salamankako Unibertsitateko “Técnico en gestión del conocimiento y desarrollo de la creatividad”tituloa lortu zuen eta 2014.urtean “Propiedad Intelectual y Gestión de Derechos Digitales” Instituto Superior de Arte Art-Art and Culture Business School-ean. Interesgarria irudiko zaizuelakoan
Informazio gehiago, ondorengo linkean sakatu: http://www.ainaralegardon.com