Conferencia: “Las mujeres en la música: reflexiones en torno a su situación y propuesta de acciones”
Ponente: Ainara LeGardon.
Fecha: Sábado 16 de octubre. 19 horas.
Lugar: Garaion Naturartea Elkartea. Barrio Otaza. Ozaeta.
Hitzaldi honen bitartez, Ainara LeGardonek emakume sortzaileek musikaren arloan duten egoeraren diagnostikoa egingo du, eta beraien lanaren inguruan hausnarketa bat egingo da. Gainera emakume sortzaileen lana ikustarazteko proposamenak aztertuko dira. Hitzaldiaren ondoren, bertaratzen diren pertsonekin solasaldia izango da.
HIZLARIA:
Ainara LeGardon (Bilbo, 1976), 25 urte baino gehiagoko esperientzia duen artista autokudeatua da. Rockaren, inprobisazioaren eta musika esperimentalaren esparruan lan oparoa egiten du, bakarka zein hainbat taldetan. Aldi berean, ikerketa eta zabalkunde lan handia egiten du Kultur Kudeaketa eta Jabetza Intelektualaren inguruan. Hainbat artikulu argitaratu ditu eta “SGAE: el monopolio en decadencia” saiakeraen egileetako bat da (Consonni, 2017).
Euskal Herriko Musika Bulegoko aholkularia ere bada, eta Irungo CBA Kultur Etxean dagoen “Artsesoria” zerbitzua koordinatzen du hilean behin hilean behin doako aholkularitza eskeiniaz. 2018ko abendutik Kulturaren Euskal Kontseiluko kide da eta Genero Estrategien eta Politiken taldean lan egiten du. Eusko Jaurlaritzak eskatuta, EAEko musika-sorkuntzaren eremuan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna: egoeraren diagnostikoa eta txostena garatu du.
Txosten horretan, musikaren sektorean lan egiten duten emakumeen egoeraren azterketa bat eta desberdintasun egoera arintzeko ekintza estrategikoen proposamen bat planteatzen dira. Gaur egun LeGardon.net sormen proiektueratako aholkularitza integraleko plataforma koordinatzen du, eta bertatik ondorengo podcast-a argitaratzen du: “Autoretza eta Jabetza Intelektuala dummientzat”.