Azaroaren 24 eta 25ean, LGTBIQ+ kolektiboak musikaren sektorean duen egoerari buruzko topaketa bat antolatuko du Musika Bulegoak. Topaketa hauetan, LGTBIQ+ pertsonek musikan eta bereziki, euskal panoraman duten ordezkagarritasunari buruzko alderdiak landuko dira. Hausnartuko diren gaien artean: musika- sorkuntza ekimenak, LGTBIQ+ zirkuituak, ibilbide profesionala garatzeko erronkak, musika-industrian duten presentzia, zentsura eta (auto)zentsura, gune seguruak, eta abar.
Jarduera guztiak Kutxa Kulturren areto ezberdinetan izango dira, donostiako Tabakalera kultur zentroan. Bertan jorratuko diren gaiak bi ardatz nagusi dituzte: alde batetik, alderdi akademikoagoa eta profil profesionalagoa duten edukiak eta parte hartzaileak, eta bestetik mahai-inguruak eta elkarrizketak LGTBIQ+ kolektiboko artistekin, euren sorkuntza eta ibilbide artistikoetan oinarrituz.
Azken egunean, azaroak 25 ostirala, kontzertu bat ospatuko dugu, itxiera festa moduan, Eneritz Furyak, Euskoprincess, Algora eta FUTURACHICAPOP artistekin.
Jarduera guztiak doakoak dira. Ingelesez egingo diren jarduerak aldibereko itzulpena izango dute.
Egitaraua: (PDF)
Azaroak 24, osteguna. Ruiz Balerdi aretoa eta Kutxa Kultur Plaza
16:30 – 17:00: Jardunaldien aurkezpena. Partehartzaileak: Musika Bulegoa, Kutxa Kultur, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia
17:15 – 18:15: 100 years of LGBTQ+ Music. Hizlaria: Darryl W. Bullock (ingelesa)
18:15– 19:15: Políticas transmaricabibollo en la historia de la escena musical en el Estado español. Ponente: Piro Subrat (castellano)
19:30 – 20:30 Mesa de igualdad de género. Participantes: Ainara LeGardon, Rocío Saiz (MIM), Amaia Ispizua (Get In) y Myriam Miranda (castellano)
Azaroak 25, ostirala. Ruiz Balerdi aretoa eta Kutxa Kultur Plaza
10:00 – 11:00: Queer Opera: Identidades transmutables en el teatro musical. Ponente: Mikel Chamizo (castellano)
11:00 – 12:00: Mahai-ingurua: Eszenatoki eta plaza seguruak. Hizlariak: Gehitu, Ehieran eta beste elkarteetako ordezkariak (euskaraz)
12:15 – 13:15: Mesa redonda: La música como herramienta de emancipación y empoderamiento. Participantes: Darryl W. Bullock, Piro Subrat y Mikel Chamizo (castellano e inglés)
16:30 – 17:15: Conferencia: Giro in gondola. Ponente: Eli Etxebeste (castellano)
17:15-17:45: Proyección del corto “Veni Etiam” y sesión de preguntas con su director, Alex Hai (inglés)
17:45 – 18:45: Hitzaldia: LGTBIQ+ kolektiboa Euskal Herriko musika sektorean. Hizlaria: Mikel Zumeta (euskara)
19:00 – 20:00: Mesa redonda: Música, creatividad e identidades no normativas
Participantes: Eneritz Furyak, Euskoprincess, Centauros, FUTURACHICAPOP eta Gálder Pérez (euskara eta gaztelania)
KONTZERTUA
21:00 – 00:00 Kutxa Kultur Kluban
(Ateen irekiera: 20:30)
Eneritz Furyak
Euskoprincess
Algora
FUTURACHICAPOP