Donostian ospatuko den OHIKO BATZAR OROKORRAREN deialdia luzatu nahi dizuegu.
Lekua: “Hotel Silken Amara- Plaza” Pío XII enparantza, 7 zbkia. (Autobus geltokiaren ondoan)
Eguna eta ordua: Ostirala Otsailak 14 goizeko 9:30 etan lehengo deialdia eta 10:00 etan bigarrena.
Aztergaien zerrenda:
1. 2014.urteko plan orokorraren aurkezpena eta onarpena.
2. 2013. urteko balantze ekonomikoaren azterketa eta urte honetakoaren onarpena.
3. Zuzendaritza-Batzordearen kudeaketa onartu.
4. Zuzendaritza-Batzordean izandako aldaketak direla eta elkartearen estatutuen aldaketen onarpena.
5. Eskariak eta galderak.
Etorri ezin zaretenok, zuen botoa beste bazkide bateri emateko aukera duzue. Horretarako bete behar duzuen inprimakia atxikita doakizue. Beteta eta sinatuta aurkeztu behar da.
MUSIKARI-tik Batzar Orokorrean parte hartzera gonbidatzen zaiteztugu, bertara etorriz, botoaren bidez edo koordinatzailearekin harremanetan jarrita zuen iradokizunak luzatzeko.
Besterik gabe, jaso ezazue agur bero bat
Iñaki Salvador
Musikari – Euskal Herriko musikariak elkarteko lehendakaria