“Musika Eguna” dela eta EUSKADIKO SOINUAK eta MUSIKARI Elkarteak “MUSIKARIAK ETA BETEBEHAR FISKALAK” hitzaldia antolatu du, datorren OSTEGUNEAN, ekainak 19, arratsaldeko 19:00 etan Donostiako Udal liburutugiko Sotoan, sarrera San Jeronimo kaletik.
Bertan Musikariek gaur egun topa ditzaketen duda asko argitzen saiatuko gera, ondorengo hauek, besteak beste:
– Nola egon “alta” emanda Gizarte Segurantza, bakarlari edo talde bezela.
– Sozietate Mugatua, Sozietate Anonimoa, edo eta beste forma juridikoak.
– Elkarteen bidez fakturazioa egiteko aukera… eta beste hainbat puntu.