Joan den maiatzaren 4an, “Musikarien egoera profesionala eta lan egoera Espainian” izeneko urteko azterketaren emaitzen aurkezpenean izan ginen.
Unión de Músicos elkarteak eta Eva Moraga abokatuak SGAEren eta AIEren laguntzarekin egindako dokumentuak, agerian utzi du sektore profesional prekarizatu baten egoera kezkagarria, diru-sarrera txikiak eta legezko kontrataziorako zailtasun handiak dituena, besteak beste. Zehazki, hauek izan ziren Madrilgo SGAEren egoitzan egindako topaketan mahai gainean jarri ziren hainbat datu:
– Inkestatuen %62ak bi enplegu edo gehiago dituzte, beren musika-jardueragatik bakarrik bizi ezin direlako; portzentaia askoz haundiago da emakumeen kasuen (%72) gizonezkoen kasuan baino (%58,19).
-Inkestatuen %64ak 200€ baino gutxiago jasotzen du emanaldi bakoitzeko; %31ak 100€ edo gutxiago.
– Inkestatuen %56ak autonomo gisa lantzen du bere jarduera ekonomikoa.
– Datu ekonomikoak eman zituzten pertsonetatik, %58ak 700€ etekin garbi edo gutxiago irabazten ditu hilean.
– Inkestatuen %66ak adierazi du, inoiz kooperatibak edo eta beste fakturazio erakunde batzuk erabili dituztela kontratuak izan daitezen.
Ondorio horiek berresten dute, beraz, musikarien gaur egungo egoera larria eta, besteak beste, Artistaren Estatutuaren arau-garapen osoaren alde lanean jarraitzeko beharra.
Hitzorduan, gainera, Myriam Miranda gure koordinatzaile nagusiak Luis Cobos AIEko presidentearekin elkartzeko aukera ere izan zuen.
Txostena osorik UDMren webgunean dago eskuragarri.